XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a.1) Blokez eginak
a.2) Adreiluz eginak
a.3) Beirazko blokez eginak
a.4) Horma gortinak
a.5) Panel aurrefabrikatuak
a.6) Gainazalen estaldurak

- Azulejuak
- Txapatuak
- Zarpiatuak
- Gainestaldura malguak
- Plaka arinezko estaldurak
- Pinturak.

a.1 eta a.2) Blokezko eta adreiluzko hormak

Blokezko nahiz adreiluzko hormek ez dute asko zaindu beharrik izaten.

Edozein aldaketa egin nahi baldin bada, tekniko trebe batek ontzat emana izatea komenigarria da.

Eginberritako azterketez landa, pitzadurarik edo hezetasunik somatzen baldin bada, komeni izaten da gutxienez hamar urtetik behin aldizkako azterketak egitea.

Iragazketazko hezetasunak azaltzen direnean (hormetan barrena pasatzen direnak, alegia), ikusten ez diren pintura gardenez (silikonaz, poliuretanozko bernizez etab.) iragazkaizteko sistema egokiak badira.

a.3.) Beirazko blokeak Lehengo atalean bezala komeni izaten dira gehienez ere hamar urteko tartez egindako aldizkako azterketak.